XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrano-kabia

Mendi-goi-tartean zegon Suiza'ko aran batean, aita alarguna, asko maite zuten bi semeekin bizi zan.

Guraso onen ondare guztia, etxola txar bat eta baratz koxkor bat zan.

Bein, gizon au gaxotu eta sendatuko ba'zan, oso garestia zan sendagai bat eman bear.

Diru-pillu ura nola inguratu? zioten anaiek.

Bitartean, gaitza aurrera eta aurrera eta egunetik egunera gaizkitzen zijoala ikusirik, ama lenago bezelaxe, aita ere ill egingo zala ta laister umezurtz gelditzeko kezkarekin, amaika estuasunen aurrean aurkitu ziran.

Zer egin?

Egun aietan, ain lurralde menditsua ta atsegiña izanik, inguruko otel batetara, gizon aberats bat agertu zan.

Bere amets bizia, nundik edo andik, bi arrano-kume eskuratu nai zitun.

Inguruetan mendi-kate aundiak izan arren, arrano askorik ez zan ikusten eta ala erantzun zioten:

-Jauna! Zure ametsa betetzeko, ez degu uste leku egokia aukeratu dezunik.

Aspaldian ez degu emen arranorik ikusten, nundik sortu bi arranokume?

Dirudunak, guztia diruarekin lortu ditekela uste duten oietakoa izan eta diru-pilla aundia eskeñi zuan bi arranokume ekartzen zionari.

Diruak eragin-indar aundia izan eta erri osoa aztoratuta aurkitu zan.

Batek au esan, besteak ura, alako batean, or agertzen da arrano-kabi baten berri eman zezakeana eta ala zion:

-Nik ba dakit arrano-kabi bat nun dagon!

-Nun dago-ba? -galdetu zioten erritarrak danak batera.

-Emendik bi ordura dagon alako mendi tontor-tontorrean -erantzun berak.

Mendiaren izena aitatzearekin batera, danak atzera egin zuten eta saria aundia izan arren iñor ez zan gauza izan, bertara joan eta arrano-kumeak ekartzeko.

Arrixku aundiko mendi-erpiña izan, nunbait.

Aita gaixorik zuten bi anaiak ere jakin zuten gizon aberatsaren gogoa eta -batez ere agintzen zuan diru-pillua-, eta bi anaiek izketan jarri ta ala zioten:

-Zer derizkiok? Lan erreza ez dala ba-zekiat, baiña?

-Baiña, zer? Ez aiz noski ara gora igotzen asiko?

Nik bezain ongi badakik, bizia arrixkatzea litzakela ara joatea.

-Egia diok -zion beste anaiak-, baiña gure aitak bear duan sendagaia eskuratzeko beste biderik bai al zeukagu? Ez?

Ala izanik, gure aitaren biziak ez al dik gure bizia arrixkatzea merezi?

-Ongi esan dek eta abia gaitezen lenbaitlen -erantzun besteak.

Ala, bear zituzten sokak eta gaiñontzeko trepetak artu eta an dijoaz, beldurrak aidean, baiña pozik, aitari laguntzeko asmo biziaz.

Bein eta berriz labaindu ta amildegian erortzeko arrixkuan egon arren, alkarri lagunduaz eta aitaren bizia beren eskuetan zegola gogoratuz, iru ordu luzeren ondoren, tontorrera iritxi ta antxe aurkitu zituzten aberats arek eskatzen zituan bi arranokumeak.

Arrano amari bi umeak kentzeak naiko naigabea eman zien arren, beren aitaren biziak ere berea ba-zuala eta arreta aundi artu ta artarako ekarri zuten zorro berezian sartu ta beeruntz abiatu ziran.

Ordurako, jakin zuan atzerritar aberats arek bi anaien jokabidea zergatik eta nola izan zan eta bi arranokumeak eskuan artu zituanean ala esan zien bi anaiei:

- Bejondeizuela! Ara emen nik agindutako saria eta emen beste ainbeste zuen aitari laguntzeagatik artu dezuten neke ta arrixkuagatik.

Dirua jaso bezain zoriz, sendagaia erosi, aitari eman eta andik laister bere onera ba'zetorrela eta pozik asko bizi ziran.